dinbi danba

Hipo eta Tomaxen azken lana, garbitzailea eta alguazila, indio eta bakeroen istorio batean murgilduta,....

sukaldean
herri kirolak
beldurraren etxea

 

Hipo eta Tomax pailazoen esperientzia berria, Tomax alguazila eta Hipotolomeo garbitzailea, dinbi danba, instante batean, indio eta bakero bihurtuta.
Hipo eta Tomax beste abentura batean murgildu dira berriz ere. Oraingoan, zinemako plato batean guztia prest dago INDIO eta BAKEROEN pelikula bat grabatzeko eta bertan elkartu dira biak: Tomax alguazilak ezer ez ukitzeko agindua jaso du, Hipotolomeo garbitzaileak, aldiz, bakeroen pelikulak miresten ditu. Ezer ez ukitzeko? Orduan elkarrekin nola jolastu?
Umorez betetako ikuskizuna; magia, kantuak, jolasak,... azken finean, ikusleen parte hartzearekin, sorpresaz beteriko ordu beteko emanaldia. Etxeko ikuskizuna, 4 urtetik 100 urte bitartekoentzat.