herri kirolak

Hipo eta Tomax, herri kirol saioan. Hipo garbitzailea eta Tomax aguazila, norgehiagoka, bata bestea baino indartsuagoa dela erakutsi nahian,....

sukaldean
beldurraren etxea
dinbi danba


Hipo eta Tomaxen ikuskizun eta pasadizo paregabea: Herri kiroletako jaialdia hastear dela egin dute topo Hipotolomeo garbitzaileak eta Tomax alguazilak.
Herri kiroletarako beharrezko diren harri astunak, enborra eta aizkora, txingak, soka... prest daude plazan: baina kirolariak fata direla aprobetxatuz apustua egitea bururatu zaie Hipo eta Tomaxi: herri kiroletan onena nor den ikusteko neurtuko dituzte indarrak...
Umorez, xelebrekeriaz eta txorakeriaz gainezka arituko dira apustuan. Kantuan, jolasean, borrokan eta saltsan pasatuko dute ordu bete irauten duen emanaldia.
Begira daudenak ez dira ikusle soilak izango, haurrak ere sartuko baitituzte jokoan, baina ezer jokatu gabe, noski"