Sukaldean, Herri Kiroletan eta beldurraren etxean aritu eta gero nahikoa ez eta beste abentura bat abiatu dute indio-bakero bihurtuta

Mikel Sarriegik eta
Joserra Fachadok,
aktore, antzerki irakasle, klown eta beste hainbat saltsatan aritu ondoren beste esperientzia bati heldu diogu, HIPO ETA TOMAX pailazo bikoteari, Hipotolomeo garbitzailea eta Tomax aguazila, jatetxe bateko sukaldean, herriko plazan edo zine plato batean elkartu eta hainbat gertaera xelebre, bitxikeria barregarri eta pasadizo umoretsu etorriko dira bata bestearen atzetik ordu bete irauten duen emanaldian.